manifestazioak egingo dituzte Beasainen, Bergaran, Oreretan eta Hernanin
Gaur, urriak 13, LAB eta ELA sindikatuok (bion artean sektoreko sindikatuko ordezkaritzaren %75a baino handiagoa dugu), Gipuzkoako metalgintzan hilabete honetarako deituak ditugun hiru greba egunetan (13, 14, 15) lehena izan da.
Gaurkoan, patronalak azaldu duen jarrera guztiz gogorrari eta zekenari aurre eginez, hitzarmen duina eskatu eta euren eskubideekiko begirunea izatea aldarrikatu dute milaka langilek Gipuzkoako metalgintzan. Sektorean maiatzaren 21ean eta ekainaren 4, 10 eta 11n egin genituen greba egunetan gertatu bezala, greba guztiz arrakastatsua izan da, enpresetan jarraipena oso handia izan baita. Tolosan, Oreretan, Eibarren eta Azpeitian eguerdian egin diren manifestazioetan milaka eta milaka langilek bat egin dute sindikatuon deiarekin.
Gure ustez, Adegik serioski birplanteatu beharko luke gaur arte azaldu duen jarrera, Gipuzkoako metal arloko langileek jadanik argi adierazi dutelako ez dutela onartuko beren eskubideak ezertan urritzea eta prest daudelako eskubide horien alde borrokatzeko. Hori dela eta, berriro eskatzen diogu patronalari norgehiagoko politika bazter dezan eta negoziazio prozesuari ahal den bizkorren ekin diezaion, bi aldeontzat zuzena izango den akordioa lotu dezagun eta egungo egoera behin-betikoz konpon dadin.