Ainhoa Etxaide: "Akordio nazional sendoak lortzeko bidea egiten hasteko ordua da"
LAB sindikatuak prentsaurrekoa eskaini du gaur Bilbon Rajoiren Gobernuak ezarri nahi dituen politiken atzean dauden helburuak salatu eta sindikatuaren alternatiba azaldu eta defendatzeko.
LABeko idazkari nagusi AINHOA ETXAIDEk eta zerbitzu publikoen federazioko idazkari

ARANTZA SARASOLAk, Rajoiren Gobernuaren politiken atzean estatuaren baliabide guztiak finantza sintemaren esku uzteko helburua eta enpresariei lan baldintzak unilateralki ezartzeko botere handiagoa ematea bilatzen duen zentralizazioa eta uniformizazioa ekarriko duela salatu dute.
LABen iritziz honek ez du ekonomia bultzatzen, alderantziz, enplegu gehiago suntsituko da, prekarietatea, bazterketa soziala eta pobrezia arriskua areagotuko da, oinarrizko zerbitzu publikoak murriztuko dira... eta hau dena elite ekonomikoaren irabaziak handitzeko.
Honen aurrean LAB sindikatuak alternatiba aurkeztu du eta besteak beste, akordio nazional sendoak lortzeko bidea egiten hasi behar dela aipatu du; espekulatzaileen interesen gainetik eta langileen parte hartzeaz herri alternatiba eraikitzeko. Norabide horretan, mobilizaziorako deia egin du LABeko idazkari nagusiak.