Gora Euskal Herri askatua!
Gora Euskal Herri sozialista!
Gora Euskal Herri euskalduna!
Kaixo aberkideok!
Kaixo eta zorionak guztioi… hemen zaudetenoi eta gaur gurekin hemen egoterik ez dutenei ere bai, denon esku hartzerik gabe ezinezkoa izango baitzen egun bizi dugun egoera honetara elkarturik eta indarturik, ofentsiba politiko betean, iristea.
Zalantzarik gabe, ez da bide erraza izan. Baldintza oso zailetan hausnarketa luze, sakon eta korapilatua egin ondoren, aho batez, estrategiaren aldaketa sakona erabakia du Ezker Abertzaleak, eta hori horrela egin dugu urte luzeotako borrokan eskuratutako heldutasun politikoa erakutsiz. Beti egin izan dugun moduan, oraingoan ere, ardura politikoz jokatu dugu.
I
Ezker Abertzaleak azken bost hamarkada luzeotan eginiko lan eskergaren emaitza jasotzen hasteko unea iritsi da. Eta dagoeneko hasiak gara uzta hori jasotzen, bai etxean eta baita nazioartean ere, azken bi urteotako emaitzek erakusten duten moduan.
Gure borrokaren, ahaleginaren eta sufrimenduaren bizkar beste batzuk baliatzeko eta gizentzeko garaiak bukatu dira. Blokeoa hautsi ondoren, oraingoan gu gara haziko garenak, hazten ari gara eta haziko gara independentziara eta sozialismora iritsiko garelarik.
Zenbaitxo konturatzen hasiak dira: “ETA ha parado, pero la Izquierda Abertzale va a crecer” diote edota “hemos combatido a ETA, ahora tenemos que combatir el independentismo”. Eta arrazoia dute, horixe baita gainera datorkiena, gehiengo independentista eta ezkertiarraren uholdea.
Estrategia aldaketan, bitartekoak dira aldatu direnak baina ez helburuak. Estrategia berria garatu ahal izateko, ETA erakundeak borroka armatua utzi du. Aitortu beharrean gaude, bideratu nahi dugun prozesuari begira, lehen mailako ekarpena dela ETAk emanikoa. Baina ETAren erabakiak ez dakar berarekin gatazka politikoaren amaiera. Gaur, atzo bezala, Euskal Herria ukatua den herria da.
Bi estatuek Euskal Herria aitortzen eta Autodeterminazio Eskubidea onartzen ez duten artean ez da gaindituko gatazka politikoa. Soilik gatazkari bere sustraietatik helduz eta konponbide demokratikoa emanez lortuko dugu behin betiko soluzioen eszenatokia, non proiektu guztiak egingarriak izango diren, independentziarena barne.
Pozik gaude… Pozik gaude guztiok elkarrekin eta irizpide batasunez egin dugun urratsak eraginkortasun handiagoz aurrera egiteko aukera zabaltzen digulako. Ikusten ari garen errealitatea horrelakoxea da, hor daude mobilizazio erraldoiak, aliantza berriak, hauteskundeetako emaitza oparoak… Indarrak metatzen ari gara, argi dago.
Azken urteotan bi Estatuen aldetik inposatu zitzaigun blokeo politikoa haustea lortu dugu. Aurreko egoeran, denbora politikoak, sozialak eta ideologikoak beraien alde jokatzen zuten. Gaur, prozesu hori irauli egin dugu, eta denbora politikoa gure aldera jokatzen hasi da. Zergatik? Beraien ereduak porrot egin duelako, irtenbiderik eskaintzeko gai ez direlako eta, ondorioz, Ezker Abertzalearen sinesgarritasuna eta proposamenaren bideragarritasuna handitu delako, bai Euskal Herrian eta baita Nazioarteko alorrean ere, Aieteko Jauregian ikusi berri dugunez.
Eta horrela egingo du aurrera askapen prozesuak, etxean errealitate berriak sortuz, hauek nazioartetik indartuz eta, bi indar horien bidez, Estatuak mugitzera behartuz. Elkarrizketa, negoziazioa eta akordio politikoa bide horretatik ekarriko ditugu.
Izan ere, Ezker Abertzaleak azken bost hamarkadetako borrokaren ondoren eskuraturiko emaitza argiak ditugu begien aurrean. Lehena, bi Estatuen aldetik Euskal Herria asimilatzeko egitasmoak porrot egin du. Bigarrena, nazio kontzientzia eta independentzia zaletasuna indartu egin da, nazio aitortzaren aldeko aldarrikapena eta erabakitze eskubidearen aldekoa nagusi bilakatu arte. Eta, hirugarrena, egungo marko zatikatzaileak Euskal Herri osoan agortuta daudela aitortzen du euskal herritarren gehiengoak, euskal indar politiko eta sindikal gehienek, eta baita zenbait kasutan eragile abertzaleak ez direnek ere.
Gauzak horrela, errealitate horrek ondorio hauetara garamatza:
Batetik.- Etorkizunean ezinbestean indartu beharra dugu nazio eraikuntza eta eraldaketa sozialerako gure lana, Euskal Herriaren egituratze nazionala indartuz eta proiektu nazionala indartzen duten zutabe sozio politikoak eta kulturalak ardatz bilakatuz.
Bestetik.- Europa osoa eta mundua kaltetzen ari den krisialdi ekonomiko bortitzak Euskal Herrian ondorio zuzenak dituenez, bi Estatuekiko egun dugun menpekotasuna arazo bilakatu da baita euskal enpresarientzat ere eta, beraz, gure subiranotasun ekonomikoa bultzatzeko proposamen sozio ekonomikoak plazaratzeko premia areagotu da, sektore ekonomikoak ere independentziaren aldeko apostura erakartzeko.
Hirugarrenik.- Ezker Abertzaleak Euskal Herri osoari, esparru guztietan, alternatiba sinesgarri, bideragarri eta konpartituak proposatu behar dizkio, politika egiteko bestelako formak azalduz.
Horretan datza egin behar dugun aliantza politika berriaren muina, bai plano politikoan, sozialean, sindikalean, ideologikoan eta baita instituzionalean ere. Eta horretan ari gara, gehiengo berriak artikulatuz. Horretan sakondu behar dugu zabaldu zaigun fase politiko berrian.
Baina hori guztia oso ingurune sozial zehatz eta zailean egin beharra dugu. Izan ere, egungo euskal gizartean globalizazio kultural eta ekonomikoaren eragin kaltegarriak gero eta nabarmenagoak baitira: kontsumismoa, indibidualismoa, pasotismoa… Giro horretan, elkartasuna, kolektibotasuna, izpiritu kritikoa, jarrera alternatiboa… lantzea zaila gertatzen da, korronte nagusiaren kontra jokatzea baita. Gutxi balitz, globalizazioak beste mailako ondorio txarrak ere ekarri ditu, hala nola, hedabideen monopolioen indartzea, hezkuntzan balore aurrerakoien desagertzea, konpetitibitearen indartzea, politikaren usteltzea, instituzioen urruntzea, indar politikoen deslegitimazioa, naturaren ustiapen basatia, genero indarkeria, klase banaketa areagotzea, lan prekarietatea… Horrela uler daiteke munduan gero eta indar gehiago duen “suminduen” errealitatea. Handia da beraz, dagoeneko egin diguten kaltea, eta handiagoa izango da Euskal Herriaren norabidea aldatzen ez dugun bitartean.
Horri guztiari aurre egiteko, ezinbestekoa da Ezker Abertzale berria osatzea eta indartzea. Hori da Iraultza Demokratiko Nazionala izenez ezaugarritu dugun fase politikoa bideratzeko modu berria, independentziara eta sozialismora eramango gaituena.
Ezker Abertzale berria izango da Iraultza Demokratiko Nazionalaren motor ideologiko, politiko, sozial eta instituzionala. Horretan datza gure erronka. Eta hori ezin liteke egin Ezker Abertzale berria alderdi politiko legal konbentzionala bihurtzen bada. Legetasuna ezinbestekoa zaigu, baina konbentzionalismoetatik urruti ibiltzeko, bai edukietan eta baita formatan ere.
Ezker Abertzaleak gizarte esparru guztietara zabaldu behar ditu bere eragin guneak. Toki eta gai guztietan eragin behar dugu, gure oinarri sozial osoa, eta ez soilik militantzia, lanean jarriz. Hainbestetan teorizatu dugun militantzia sozialaren balio politikoa sinistu ez ezik, martxan jarri behar dugu.
Arloz arlo, sektorez sektore, subjektu eta protagonista sozialak indartu eta ugaritu behar ditugu, printzipio ideologikoetan irmo izanik, baina zabaltasun handiz jokatuz. Jarrera sektarioak, kontrolaren obsesioa eta edonolako ohitura txarrak baztertu behar ditugu.
Herri antolakuntzan eta ekimenetan konfiantza osoz aritu behar dugu. Euskal jendarteak dituen milaka arazoen inguruan, handietan zein txikietan, egunerokotasunean, presente eta aktibo egon behar du Ezker Abertzaleak. Milaka lan eta borroka esparru ezberdinetan presente egon behar dugu, herrigintzak globalizazioaren eraginari aurre egin behar baitio.
Eta horretarako, gure burua berrantolatzeaz gain, aliantza politiko eta sozialen kultura berriaz jabetu behar gara, aipatutako lan zama hori ezin baitezakegu bakarrik bideratu. Ezker Abertzaleak motorra izan behar du, baina elkarlanean aritu beharko du beste sektore soberanista eta independentista ezkertiar eta aurrerakoiekin.
Aliantza politikaren esparruan lehen urratsak baino ez ditugu eman oraingoz eta nagusiki aliantza elektoralari begira gainera. Lan horretan sakondu beharra dago aliantza taktikoak eremu ezberdinetara zabalduz, hala nola preso eta iheslarien etxeratzearen aldekora, ingurumenera, euskalgintzara, sindikalgintzara, nekazaritzara, arrantzara, genero berdintasunera…
Gutxi balitz, aliantza estrategikoak benetan eraginkorrak bihurtu behar ditugu bai maila nazionalean, bai maila lokalean ere. Horrek guztiak, askapen prozesua azkartzeko balio behar digu, bi Estatuek Akordio Politikorako borondate politikoa baldin badute, marko demokratikoaren eskutik Anaitasuna eta Uztaritzeko proposamen taktikoak bideratzeko; eta Akordio Politikoari muzin egiten badiote alde bakarreko erabaki soberanistak garatzeko.
Izan ere, goiz ala beranduago, bi Estatuekiko negoziazio politikoari eutsi beharko diogu independentzia eta sozialismoaren bidean, baina horretarako aldeko indar harreman politikoa, soziala eta sindikala eskuratzeaz gain, nazio eraikuntza eta eraldaketa alorrean euskal gizartea oso aurreratua eduki beharko dugu.
Independentziarako eta sozialismorako askapen prozesua ezinbestean mailakatua izango da, mailakatua eta korapilatsua, presoen kaleratzea edota eskubideen bermatzea izango diren bezalaxe. Eta eman nahiko ditugun urratsak, kasu guztietan, lortu dugun indar metaketaren araberakoak izango dira. Horrexegatik du garrantzia osoa aliantzen politikak. Herritarren babesa behar dugu urrats bakoitzerako, ez dago beste biderik. Urte luzeetarako diseinuaz ari gara beraz. Pazientzia handia beharko dugu.
Gauzak horrela, ipar orratza galdu gabe, independentzia eta sozialismoa helburu ditugula, une bakoitzean une bakoitzari dagozkion eztabaidak eta irtenbideak eztabaidatzea eta proposatzea izango da helburua, une bakoitzean etxean, euskal jendartean, bi Estatuetan eta baita Europan ere dauden aukerak eta arriskuak baloratuz.
Askapen prozesuaren izaera inter klasista eta gure helburu estrategikoak, aliantza taktiko eta estrategikoekin nola uztartu behar ditugun asmatzea eta ulertaraztea ez da gauza erraza izango. Zer esanik ez, erdigune politikoan kokatzen dugun konfrontazio demokratikoaren edukia eta praktika.
Horrek guztiak formazio politiko sakona eskatzen du, irudimenarekin batera. Eta, azkenik, nola ez, egiten duguna komunikatzen jakitea eta horretarako bitartekoak sortzea. Antolakuntza eta lana, beraz. Hemen ez da inor soberan, guztiok gara beharrezkoak.
Bukatzera noa. Hau da gure errepide maparen marrazki nagusia. Gaur gaurkoz, bi Estatuekiko alde bakarrekoa dena, baina zalantzarik gabe alde anitzekoa euskal jendarteari begira. Errepide maparen hasieran baino ez gaude, eta hori, azken hamarkada luze hauetan eginiko lanari eta borrokari esker da.
Erresistentziatik eraikuntza nazionalera pasa behar genuela esan genuen duela urte batzuk, eta horretantxe gaude, eraikuntza nazionalean aurrera egiteko zutabeak finkatzen hasiak gara. Erresistentzia nagusi zuen fasetik abiatuta, garaipenera eramango gaituen bidera pasa gara, bai Euskal Herrian zein nazioartean ere. Ezker Abertzalea herri hau askatasunera eramateko jaio zen eta horretan dihardugu.
Eta, borroka hori, gaur arte bezala, etorkizunean ere, euskaraz egin nahi dugu, bere hizkuntzari eusten dion herri zapalduak, bere askatasunaren giltza eskura duelako beti. Gure iraganarentzako etorkizuna da erdietsi nahi duguna. Irlandarrek gaelikoz dioten moduan, “txokialai”, ETORKIZUNA GUREA DA!
Segi lanean, segi borrokan, segi antolakuntzan!
50 urte eta gero irabaztera goaz!
Irabaziko dugu!
Gora euskal iraultza!
Gora Euskal Herri askatua!
Gora Euskal Herri sozialista!
Gora Euskal Herri euskalduna!
Gora Ezker Abertzalea!